Donald Trump eta Xi Jinping. Iturria: NDTV


Txinak garraio estatubatuarrei arantzelak ez dizkiola kobratuko iragarri du, urtarrilaren 1etik aurrera. Donald Trumpek eta Xi Jinpingek adostu zuten Argentinako G2O bileran.

Bi herrialdeen arteko tregoa burutu asmoz. %40ko zerga ordaintzen dute egun garraiobide estatubatuarrek, 2019tik aurrera, ordea, %15era jaitsiko da ordaindu beharrekoa.



2016ko urriaren 20an WNBAko titulua irabaztea lortu zuen Essence Carsonek LA Sparksekin. Baina saskibaloi jokalari aparta izateaz gain musikari ezezaguna da Pr3pE (izen artistikoa).

The Players Tribune gunean argitaratutako artikuluan taldekideekin musika askorik partekatzen ez zuela azaldu zuen beste gauza askoren artean. Partekatzen ez duen arlo hori da hain zuzen ere jende gutxik ezagutzen duena.

9 urterekin hasi zen Patersondarra piano ikasketekin, eta geroago saxofoia jotzeari ekin zion. Gaztetasuneko zaletasuna zena, bizitzako ibilbide bilakatu zen Rutgerseko unibertsitatean psikologiarekin batera, musika ikastea erabaki zuenean.
Argazkia: theplayerstribune.com-i esker
2008. urtean unibertsitatea amaitu ondoren saskibaloi jokalari profesionala bilakatzeak ez zuen bere bide bikoitzeko ametsa geldiarazi, musika beti bizirik egonda. Modu honetan, buruan zuen jomugetako bat errealitate bihurtu zen, 2011. urtean bere lehendabiziko abestia kaleratuz: Love Letter. 

Pr3pE-ren musikari erreparatuz, hip-hoparen eragina azpimarratzekoa da, eta berak ez du ezkutatzen: "Nire aitak sartu ninduen hip-hopean, bere bizitzako azkeneko urteetan". Gogoratu behar da Carsonen aita 12 urte zituela hil zela eta eragin bikoitza izan duela berarengan, hura ere bazelako saskibaloi jokalaria.

Aitak ezagutarazi zizkion Busta Rhymes, Tupac, Bell Biv DeVoe, Q-Tip... 2013an bere lehenengo diskoa merkaturatu zuen Pr3pE-k, Broken Diary zeinaren %70a autoekoitzia den. Eta disko horretan bertan bere aitari buruz mintzatzen da Runaway Memories abestian.

%70etik osotasunera, Los Angelesen duen apartamentuan estudio txiki bat sortzeko erabakia hartu zuen. Estudio horretan erabat ekoitzi zuen bere bigarren diska, No Subz, 2016an argitaratu zena.

Azken bi urteotan bere musikaz berri gutxi ikusi diren arren, aurten ARTium Recordings internship programan sartu da, eta proiektu bat garatzen dabil. Esaterako, duela hilabete batzuk Lkeysekin kolaborazio bat egin zuen. Noizbait merezi duen ospea lortuko al du?

Hurrengo bideoan, bere lehendabiziko diskoaren "Hater" abestiaren bideoklipa ikus dezakezue:


La Chula Potra, Errotxapea auzoko rapera da. 2011,  Una Bofetada kantaren ostean, Barzinaren kontra eginiko kantaren ostean alegia,  kereila bat jarri zioten, baina epaileak dena atzera bota zuen. German Rodriguezen omeneko kanta bat ere egin zuen. Emakume bitxia, baina ezagutzeko modurik onena bere kanten bidez da, hona hemen batzuk.



CornerFrenchBistro erabiltzaileak, bideo honen bitartez, urteak dituen hamabi hilabeteak frantsesez nola ahoskatzen eta nola idazten diren azaltzen du. Hori erakusteko, esaldi bat erabiltzen du eta bertan hilabeteak aldatzen joaten da.

 



Elisabet Benaventen  trilogiak milioika salmeneta lortu ditu. Sare sozialetan @BetaCoqueta bezala da ezaguna idazle hau. Valeria pertsonaiaren liburuek eraman zuten Elisabet arrakastara. Idazleak Ikus-entzunezko ikasketak dauzka eta arlo horretan lanean egon zen hainbat urtez. Hala ere, arrieskatu nahi zuen eta liburuen munduan sartzea erabaki zuen.

Liburuetan Macarenaren bizitza azaltzen da. "Abestiak izan ginen" liburua maitasunari eta laguntasunari buruzkoa da. Macarena influencer baten laguntzailea da, hau oso gogorra da gehienetan eta protagonista mugara eramango du. Adriana eta Jimena Macarenaren lagunak dira, eta lanean ez pentsatzera eta ondo pasatzera lagunduko dute. Liburu honetan protagonistak iraganarekin bueltaka ibiliko da, hain zuzen ere, Leorekin. Mutil hau bere mutil lagun ohia da eta gaizki jokatu zuena Macarenarekin. Madrilen bizi da eta Leo Madrilen dago. Protagonistak liburuan zehar bere buruari sinestarazten saiatzen da iraganean pasatutakoa etorkizunean ez duela zertan berdina izan behar. Lortuko du? Bitartean, egunerokoa ez da erraza, lanean asko sufritzen du eta bere lagunek ere arazoak dituzte.

Bigarren liburua "Oroitzapenak izango gara" izena du. Istorioa antzekoa izaten jarraitzen du: laguntasuna, maitasuna, lana... eta hauek sortzen dituzten arazoez. Dena den, beste gai batzuk ere lantzen dira,  homosexualitatea eta bisexualitatea adibidez. Macarena Leorekin bueltaka jarraitzen du, baina lagun bezala (edo hori uste du). Gainera, Leok harreman bat hasiko du bere lagun batekin. Lanean Candela izeneko beste laguntzaile bat onartzen dute eta horrek mesede egingo diola pentsatuko du (baina ez da horrela izango). Jimenak Samuelen iraganarekin obsesionaturik ibiliko da, eta ez daki burutik kenduko duen. Adrianak zalantza ugari dauzka eta bere buruarekin borrokan hasiko da. Hirugarren liburua ez da atera, baina Macarenaren istorioak jarraituko du.

Pertsonalki, ez da libururik gustukoena. Irakurtzen ditudan liburuak akzioa dute ezaugarritzat eta honek ez du. Nire aburuz, protagonistak buelta asko ematen dizkio buruari, eta batez ere, Leorekin duen istorioari. Laburbilduz, argudioa maitasunezko liburu gehienak bezalakoa da: maitasun istorio bat gainditu ezin duen pertsona batena. Gainera, hasiera ez zitzaidan asko gustatu, interesgarria izaten hasi zenean liburu erdia zen. Hala ere, uda batean irakurri nuen eta denbora pasatzeko ez dago gaizki. Izan ere, entretenigarria izan daiteke.


WhatsApp mezularitza zerbitzuak eguneratzeen bidez zerbitzua erabiltzen ez duten telefono zenbaki zaharkituak ezabatuko ditu sistematik


WhatsApp mezularitza zerbitzuak noizbehinka app-ak eguneratzen ditu eta honen ondorioz hainbat telefono zenbaki zaharkituak geratzen dira. Honen arrazoia, zerbitzuak bere bloggean azaldu duen bezala, telefonoen sistema ez eguneratzea da. Honekin, aplikazioa erabiltzeko norbanakoaren mugikorrak hurrengo sistemaren bat izan beharko du: 

- Android 4.0 edo aurreratuagoa
- Iphone iOS 8 edo aurreratuagoa
- Windows Phone 8.1 edo aurreratuagoa
- JioPhone
- JioPhone 2 



Enpresak bere bloggean azaltzen du nola jada programaturik dute hainbat modelori zerbitzu gehiagorik ez ematea: "WhatsApp erabili ahalko da mugikorretan beherago zehaztutako datak arte, baina ezin izango dira kontu berriak sortu." 

- Nokia S40 sistema, 2018ko abenduaren 31ra arte
- Android 2.3.7 edo aurreko sistemak, 2020ko otsailaren 1ra arte
- iPhone iOS 7 edo aurreko sistemak, 2020ko otsailaren 1ra arte

Horrez gain, WhatsApp enpresak hurrengoa adierazten du: "sistema operatibo hauentzat funtzioak garatzen ez ditugula medio, hainbat funtzio bertan behera geratu daitezke edozein momentutan." Beraz, mugikor zaharkitu bat izanez gero, Apple enpresak iPhone 5a zaharkitutzat hartzen du, berri bat erostea ezinbestekoa izango lirateke WhatsApp zerbitzua erabili ahal izateko.




Abenduaren 10tik aurrera, Facebook erabiltzaileak haien News Feed-ean bideo pertsonalizatu bat ikusteko aukera izango dute


Facebook plataformak 2018ko laburpena sortu du, mundu osoko jendea haien komunitateekin plataforma honen bidez konektatu izatea ospatzen du. Maila globalean gehien eztabaidatu diren gaiak hurrengoak izan dira:
- Emakumearen eguna: bigarren urte kontsekutiboz, emakumearen egunaren oroitza eta ospakizuna 2018ko unerik eztabaidatuena izan zen. 2018an elkarrizketa ez zen soilik egunean bertan fokatu. Mundu osoko gizon eta emakumeak azken hauekin zerikusia zuten hainbat gai eta zergati eztabaidatu zituzten.
- March for Our Lives: mugimendu hau Parkland-en(Florida) gauzatutako biolentzia bizi izan zutenak sortu zuten otsailaren 18an, elkarrizketa eta akzioa sortu zuena mundu osoan. Hurrengo hilabetean zehar milioi bat pertsona baino gehiago parte hartu zuten Facebook-eko ekitaldi batean eta $2.5 milioi dolar baino gehiago bildu ziren.
- Gizabidezko elkarrizketa: Brasileko hauteskunde presidentzialak, Urriak 7 ospatu zirenak eta Estatu Batuetako hauteskunde legegileak, Azaroak 6 ospatuta, izan ziren elkarrizketa gehiago eragin zituzten uneak hauteskunde eta gobernu aldaketen inguruan. 


Komunitateak une globalak ere ospatzeko bildu ziren:
- Munduko FIFA Kopa: 383 milioi futbolzale baino gehiago bildu ziren Facebook-en haien taldeak babesteko. Honi esker 2.3 mila milioi argitalpen, erreakzio eta komentario sortu ziren.
- Super Bowl 52: Filadelfiako Arranoak haien lehenengo Super Bowl-a irabazi zuten Ingalaterra Berriko Patriotak irabazterakoan otsailaren 4an. 63 milioi pertsona baino gehiago ikusi zituzten Tom Bradyren pasea eta atsedenaldiko show-a, zeinean Justin Timberlake Prince taldeari omenaldia eskaini zion.
- Ezkontza Erreala: maiatzaren 19an Harry printzipea eta Meghan Markle ezkondu ziren. Ezkontza honek mundua erreboluzionatu zuen, eta 42 milioi pertsona izan ziren elkarrizketan Facebook-en ezkontza eta ezkondu berrien inguruan.






Abenduaren 10tik aurrera News Feed-ean bideo pertsonalizatu bat ikusteko aukera izango dute Facebook-eko erabiltzaileek. Bideo honek 2018an bizi izandako une bereziak azpimarratzea du helburu, norberak konpatitutako eta etiketatua izan den uneak kontuan hartzen ditu bideo motz batean zeina editatua eta partekatua izan daitekeen.





Pedro Sanchez, Kongresuan. Argazkia: Susana Vera, Reuters.


Espainiako Gobernuak Diputatuen Kongresuan adierazi zuen lanbidearteko soldata minimoa 900 eurora igoko duela datorren urtean, 2019an. Abenduaren 21ean egingo den Ministroen Kontseiluan onetsiko da legea.

Gainera, Magdalena Valerio Lan Ministrak, ostegunean adierazi zuen Kongresuan Gizarte Segurantzaren kotizazioan %10eko igoera egongo dela eta pentsioek ere gora egingo dutela


"Herrialde aberats batek ezin du langile behartsurik izan", dio Pedro Sanchezek.





2022ko hauteskunde orokorretara ez dela aurkeztuko iragarri du Theresa Mayk, Brexita gauzatzean, Estatuak beste lidergo bat izan behar duela argudiatuz

Argazkia: Canarias7-ri esker


Aldeko 200 bozka eta kontrako 117 egon ostean, Mayk alderdiko buruzagitzan eta Gobernuan jarraitzeko eskubidea lortu du, Alderdi Kontserbadorearen barruan bere aurkako zentsura mozioa gainditu ostean. Bozketa Westminstereko 1922ko Komitean gauzatu da, eta 83 aldeko bozken diferentziarekin atera da garaile Theresa May.

Astearte gauean Mayren aurkako 'toriek' zentsura mozioa aurrera eramateko 48 bozka aurkeztu zituzten 1922ko Komitean, Jacob Rees-Moggek zuzenduta. Bozketa atzo ospatu zen eta Alderdi Kontserbadoreko kideek euren iritzia eman behar izan zioten, banaka, komite horretako lehendakariari. Lehen Ministrak, zentsura mozioa irabazitakoan, jendeak bozkaturiko Brexita Europar Kontseiluan entregatuko duela adierazi du.

Jacob Rees-Mogg, kontserbadore euroeszpetiko eta Mayren aurkako mugimenduaren sortzailea, 'premier'-aren dimisioaren alde agertu da: “Mayren Brexitaren planak Gobernu honekin bukatuko du. Alderdiak ez du jasango. Interes nazionalerako, Lehen Ministrak bere kargua utzi behar du.” Britainiar buruzagiak zentsura mozio honek alderdia gehiago banatu dezakeela adierazi du, mugimenduaren irabazle bakarrak Jeremy Corbyn eta John McDonnell Alderdi Laboristaren buruak izango direla esanez.

Kanpo Arazoetarako Estatuko idazkaria den Alan Duncanek Theresa Mayren aurka egin dutenen kontra irten da: “Arduragabetasun ekintza bat izan da, tontakeria bat eta bandalismo nazioanala. Lehen Ministraren aurka bozkatu dutenek lotsa sentitu beharko lukete.” Ingurumeneko Ministroa den Michael Govek eta Nazioarteko Hazkuntza Ministra den Penny Mordauntek britainiar buruzagia defendatu dute: “Inor ez dago baldintza hobeagotan britainiar herriaren erabakia Europar Batasunetik irteteko ziurtatzeko. Beti interes nazionalerako onagoa dena pentsatzen duen horren alde egin du.”

Burua bihotzaren aurretik
Theresa Mayk Westminstereko bere bulegoan bere alderdikoekin elkartu da eta datorren 2022ko hauteskunde orokorretara Alderdi Kontserbadoreko hautagai gisa aurkeztuko ez dela iragarri die. Diputatu batzuen arabera, bere etorkizuneko planak ezagutarazi die. Amber Ruddek, Lanaren eta Pentsioen Ministrak, konfirmatu du May ez dela hurrengo hauteskunde orokorretara aurkeztuko: “Bere bihotzak aurkeztu dadila esaten dioen arren, onartu du ez dela gure hautagaia izango.” Beste diputatu kontserbadore batek, Alec Shelbrookek alegia, adierazi du May ez dela euren burua izango 2022ko hauteskundeetan eta 'premier'-ak ez dituela hauteskundeak aurreratuko.