Hainbat ondorio atera ahal izan dira, atzo, hilak 26, egindako hauteskundeak eta gero. Hala nola, EAJren garaipenaz gain, beste alderdi politiko batzuen gainbehera, batez ere PSErena, oso nabarmena izan dena. Ondorio garrantzitsua da hemen duguna: emakumeak gehiengo izan dira legebiltzar berrian, orain arte inoiz gertatu ez dena, ezta Espainia mailan ere ez.

Iturria: EFE Agentzia

Aukeratutako 75 legebiltzarkideetatik, 40 emakume izan dira eta 35 gizonezko. Laburbilduz, EAJko 29 eserlekuetatik 12 emakumeek betetzen dituzte; EH Bildun, 17 eserlekuetatik 11 emakumezkoenak dira, eta gainera, hiru lurralde historikoetako taldeen buruak emakume dira; Elkarrekin Podemos alderdiaren 11 eserlekuetatik 5 emakumeek betetzen dituzte; PSEn berriz, 9tik 6 emakume dira eta azkenik, PPn 9tik 4 dira emakume. Hemen duzue ikusgai legebiltzarkideen zerrenda osoa alderdietan eta lurralde historikoetan banatuta.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: