Beñat Rezusta eta Joseba Ezkurdia trofeoekin. Argazkia: EFE agentzia

Joseba Ezkurdia eta Beñat Rezustak osaturiko bikoteak irabazi du Logroñon jokatzen den San Mateotako torneoa. Adarraga pilotalekuan izan zen zitan, udara benetan zoragarria egiten ari den Jokin Altuna eta bere atzelari zen Jon Ander Albisu ataundarra menderatu zuten 22-21eko markagailuarekin.

Hasiera batean dirua urdin zegoen arren, Joseba eta Beñatek sendo eman zioten hasiera partiduari. Lehen tantotik beraiek nahi zuten erritmo eta jokoa inposatu zuten gorriek. Denbora guztian aurretik izan ziren, Rezustak atzean erakutsi zuen nagusitasuna medio.

Partida aurrera zioan heinean, Jokin Altuna aurreko koadroetan asmatzen hasi zen eta zazpi eta hutseko partzialaren ostean tantu bakarraren aurretik jarri ziren. Partida benetan gogorra eta polita izaten ari zen, markagailuan izan zen 21nako berdinketa horren isla. Azken tantoan, Beñatek ezker hormara ederki gurutzaturiko pilotakada, Albisuk txapa azpira bota zuen zazpigarren koadrotik.

Honenbestez, Aspe enpresako pilotariek irabazi dute udaran jokatzen den azken torneo nagusia eta era berean,enpresak aurtengo udan irabazi duen seigarrena. Etxeko txapelketaren finalean errioxarrik izan ez zen arren, Adarraga pilotalekua goraino bete zen eta bertaratu ziren pilotazaleek gozatua hartu zuten lau pilotariek eman zuten ikuskizunarekin.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: