Marrazki bizidunak euskaraz ere ikusi ahal izango dituzte Nafarroako Foru Komunitateko haurrek. ETB1ek goizetan ETB3ren programazioari bidea emango dio, eta modu horretan ikusi ahalko dituzte. Izan ere, orain arte soilik ETB1 ikusi ahal izango da Nafarroa osoan, eta ez ETB3.

Doraemon eta bere lagunak. Argazkia: Miki Yoshihito

Joan zen astean hasi ziren Nafarroan Euskal Telebista ikusten. Jaurlari<div style="text-align: justify;">
</div>
<div style="text-align: justify;">
</div>tzak eta Nafarroako Gobernuak uztailean sinaturiko itunaren emaitza izan da hori. ETB1 Nafarroa osoan ikusten da dagoeneko. ETB2, aldiz, Iruñerrian, Tafalla inguruan, Estellerrian, Zangoza aldean eta Tutera inguruan ikus daiteke.
ETB3, berriz, herrialde osoan ikusten zen joan zen astean, Iruñerrian izan ezik; hau da, Nafarroako lekurik populatuenean salbu. Horregatik erabaki du EITBk goizetan ETB3ra lekua egitea ETB1 ikusiko den tokian.

Urte luzeko foiletoi baten amaiera hurbilago dagoela dirudi. UPNren gobernuek etengabe oztopatu dute ETB Nafarroan zabaltzeko prozesua. Gobernu berria osatzeko programako puntuetako bat zen telebistaren auzia konpontzea. Atzo sinatu zuen Uxue Barkosen gobernuak behar zuen azken baimena.

Urtez urte, ETBren auzia Nafar Foru Komunitatean

2009. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ETB Nafarroan LTDz ikusteko ituna egin zuten.

2010. Ekainean, ETB3 lurraldean ikustearen alde agertu zen Nafarroako Parlamentua.

2011. Urrian, negoziazioak errazteko eskatu zion Nafarroako Parlamentuak gobernuari.

2012. Urte hasieran, ETB Nafarroan ikusteko hedagailua jarri zuen EAk. Martxoan, hedagailua itzali eta zigilatu zuen Guardia Zibilak.

2013. Urtarrilean, Espainiako Industria Ministerioak 45.000 euro ordaintzera zigortu zuen EA.

2014. Abenduan, ETB Nafarroan ikustearen aldeko mozioa onartu zuen Iruñeko Parlamentuak.

2015. Urrian, ETB Iruñerrian emititzen hasi zen, LTDn.

2016. Martxoaren 20an, LTD bidezko emanaldia eteteko agindu zuen Espainiako Gobernuak, BPNk eskatuta. Uztailean, ETB Nafarroan ikusi ahal izateko ituna sinatu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: