Hillary Clinton Alderdi Demokrataren hautagaiak eta Donald Trump alderdi Errepublikarraren hautagaiak tentsio handiko debatea izan dute CNN telebistan.

Hofstrako unibertsitatean (Hempstead-en) egin dute hiru eztabaidetako aurrena. Erreserba Federala, lanpostu sorkuntza, harreman arrazialak eta Ekialde Hurbileko gatazkak izan dira gai nagusietako batzuk. Hautagaien arteko polemikek eta akusazioek ere pisu handia izan dute debatean.

Debateak audientzia errekorra izan zuen 100 milioi ikusleekin, 1980ko Jimmy Carter eta Ronald Reagan-en arteko debatearen audientzia (80 milioi) gaindituz. CNN telebistaren inkestaren arabera Hillary Clinton-ek irabazi zuen eztabaida, botoen %62-arekin, Donald Trump-en %27-aren kontra. Hedabide gehienek ere Clinton-en garaipena nabarmendu dute.

42 egun bakarrik falta dira hautezkundetarako eta inkestak oso parekatuta daude, Clinton-en abantail txiki batekin. Hurrengo eztabaidak urriaren 9an eta 19an izango dira.

Iturria: Mike Mozart, CC by lizentziapean (Flickr)

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: