Jeremy Corbynek irabazi ditu Erresuma Batuko alderdi laboristaren barne hauteskundeak. Iazko irailean lortutako garaipena berretsi du Corbynek.

 Botoa emateko eskubidea zuten laboristen 600.000 bazkide baino gehiagotik %62ak babestu du buru ohia. Owen Smith parlamentari galestarrak, aldiz, botoen %38a eskuratu du. Pasaden irailean lortutako garaipena hobetu du Corbynek. Lehenengo barne hauteskundeetako emaitzak baino 3 puntu gehiago eskuratu ditu. Garailearen  ideologia sozialistak Smith aurkariaren ideia sozialdemokratak baino influentzia gehiago izan du bazkideen artean.

Brexit-aren ostean bere alderdiko parlamentari askorengan mesfidantza nagusitu zen. Tony Blair, lehen ministro ohia, izan zen gogorrenetarikoa. Corbynek  Erresuma Batua Europan gelditzeko ahalegin nahikoa egin ez zuela leporatu baitzion. Hala ere, ikusi da Corbynek bere bazkideen babesa berreskuratu duela. Horregaitik, garaileak "batasunera" deitu ditu aldt-en argazkiaerdi Laboristaren barruan.

Argazkia: Gary Knight

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: