Jose Manuel Santos Kolonbiako presidenteak eta Rodrigo Londoño Echeverri Timochenko FARCeko buruak, Cartagenan (Kolonbia) sinatu dute 52 urteko gerrari amaiera eman dion ituna. Sinaduraren zeremonia Kolonbiako arratsaldeko bostetan hasi da, Nafarroako gauerdian, eta 2.500 gonbidatu inguru izan ditu, Juan Carlos I.a Espainiako errege emeritua eta beste 15 nazioarteko agintari barne. Datorren urriaren 2an, kolonbiarrek, sinatutako 297 orrialdeko akordioa baietsi edo gaitzetsiko dute erreferendum batean.
![]() |
Habanako bake negoziazioak |
Egizu iruzkina:
0 comments: