Duela 14.000 urteko grabatuak topatu dituzte Lekeitioko Armintxeko haitzuloan. Grabatuak kobaren sarreratik 50 metro ingurura kokaturik daude. Grabatuen kalitate handia dela eta ez da argi berezirik behar hauek ikusi ahal izateko.

Kobazuloa. Iturria: Chatrine, CC lizentzia


Aurkikuntza oso garrantzitsua da grabatuen kalitatea eta hauek egiteko erabilitako teknika dela eta. Tamaina handiko grabatuak dira eta bere garaian arraste teknika baten bitartez eginak izan zirela uste da. Gernika-Lumoko ADES espeleologia taldeak eta Kortzezubiko AGIRI arkeologia taldeak burutu dute Lekeitioko aurkikuntza.
Bi lehoi, hamasei zaldi, bi bisonte, bost ahuntz eta zehaztu gabeko lau koadrupedo agertzen dira Armintxeko haitzuloko grabatuetan. Grabatu hauen berrikuntzetako bat lerro eta zirkulu erdiko ikurren agerpena da. Grabatuez gainera, zeinu klabiformeak aurkitu dituzte haitzuloaren barnean. 

Kobaren barnean lanean jarraitzen dute, beraz, baliteke laster aurkikuntza gehiagoren berri izatea.


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: