Fernando Larruquert Irundar argazkilari eta zinegilea ostegun goizean zendu zen. 82 urte zituen heriotzaren ateekin topatu zenean. Fernando Larruquert, Nestor Basterretxearekin batera, Ama Lur pelikularen sortzaileetako bat da. Larruquert gaztetatik sartu zen artearen munduan. Lehen pausuak musikaren arloan eman zituen 1950ean Alaiki abesbatzaren fundazioarekin. Alaiki abesbatzaren sortzaile eta zuzendari izateaz gainera, 1959an Irundar Kamara Koralaren zuzendari izan zen ere.

Iturria:Appleando, CC lizentzia.


Musikaren alorrean sari ugari eskuratu bazituen ere, zinearen arloan eman zituen Fernando Larruquertek bere karrerako pausurik garrantzitsuenak. Ama Lur da haren pelikularik famatuena, 1968an Nestor Basterretxearekin batera filmatua izan zena. Nestor Basterretxearekin harreman estua mantendu zuen bere bizitzan zehar Fernando Larruquertek, harekin batera Frontera Films Irun produktorea sortu baitzuen. Nestor Basterretxeaz gainera, Jorge Oteiza bezalako euskal artisten lagun egin zen Fernando bere bizitzan zehar .

 Bere lanen artean euskal zineko hainbat piezen izenburuak daude, hala nola, Pelotari, Alquezar, retablo de pasión edo Ama Lur. Hala ere, asko eta asko izan dira Fernando Larruquertek lagunduriko proiektuak: Doñana (1969), Euskal Herri-Musika (1979), Agur Everest (1981) eta Detras del tiempo (1993).
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: