Athletic-ek ezin izan zuen ezer atera Santiago Bernabeu futbol zelaitik ahalegindu bazen ere. Sabin Merinok berdinketa lortu zuen Karim Benzemak huts eta batekoa sartu eta gero. Berdinketarekin heldu zen partida azken 15 minutuetara. Bai Real Madrilek zein Athletic-ek aukerak izan zituzten markagailuan aurreratzeko baina kale egin zuten. Zidanek, Madrileko entrenatzaileak, Alvaro Morata zelairatu zuen eta gazteak aukera aprobetxatu zuen. 83. minutuan bigarren gola sartu eta talde merengea sailkapenaren lehenengo postuan jarri zuen.

Argazkia: Jim pop


Eibarrek bere bolada txarrarekin jarraitu zuen Espanyolen kontra berdindu eta gero. Talde armaginak hiru goleko abantaila alferrik galdu zuen. Sergi Enrichek, Kikek eta Diego Reyesek bere atean izan ziren Eibarreko golegileak. Atsedena eta gero, Etxeko taldea esnatu eta Hernan Perezek eta Pablo Piattik distantzia murriztea lortu zuten. Epaileak Caicedo kaleratu zuen baina horrek ez zituen perikitoak gelditu. Partidua ia amaituta zegoenean Leo Baptistaok berdinketa lortu zuen.

Osasunak 1-2 galdu zuen etxean Real Betisen kontra. Joaquinek jarri zuen aurretik markagailuan talde andaluziarra. Atsedenalditik gogotsu atera zen Osasuna eta Roberto Torresek berdinketa lortu zuen 48. minutuan. Bazirudien etxeko taldeak puntu bat lortuko zuela baina partidua amaitzeko hiru minutu falta zirela Riviere kaleratua izan zen. Felipe Gutierrezek falta bat aprobetxatu zuen partidua eta hiru puntuak lortzeko.

Pasaden asteko bi nafar derbien ondoren beste bat izan dugu aste honetan. Deportivo Alavesek Anoeta bisitatu zuen. Gasteiztarrak sailkapeneko postu arriskutsuak atzean husteko intentzioarekin heldu zen Donostiara. Realak, ordea, pasaden astean erakutsitako irudia garbitu nahian zelairatu zen, baita lortu ere. 3-0 nagusitu ziren txuriurdinak Xabi Prieto, Willian Jose eta Carlos Velaren golei esker.

Argazkia: Antonio Cerezo

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: