Urriaren 20tik 29ra bitartean ospatu da Bilboko Antzerki eta Dantza (BAD) jaialdia. Aurten, hogei konpainiak parte hartu dute ekitaldian, konpainia horietatik erdiak nafartarrak izan dira. Nafartarren artean aipatu beharra dago Igor & Moreno konpainia. Nahiz eta atzerrian lan gehiena aurkeztu, aurten lekua egin diote Nafarroari. “A Room For All Our Tomorrows” dantza-lana aurkeztu dute BAD jaialdian, nazioartean kritika oso onak jaso dituena, batez ere, Erresuma Batuan. Ertzak taldearen  “Hariak”  ikuskizuna ere egon da dantzaz eta antzerkiz osatuta. 

Nazioarteko artisten inguruan, Taoufiq Izzeddiou, Matija Ferlin eta Albert Quesadak euren lanak oholtzaratu dituzte. Lehenengo biak, olerkietan oinarrituta. Bestalde, aurten eszenatoki berriak gehitu ditu jaialdiak; hala nola, Campos Antzokia, Pabellón 6 eta Guggenheim museoa.

Iturria: eitb.eus

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: