Elizondo Baztango herri nagusia eta erdigunea da. Lau auzo ditu: Antzanborda, Etxaide, Berroeta Beartzun. Baztan, hamabost herriz osaturiko Ekialdeko Nafarroako udalerria da, Pirinio atlantikoaren mendi bazterretan barreiatuak.


Iturria: tripadvidor.es


3500 biztanle inguru ditu herrialde honek eta bere ekonomia jarduera nagusiak nekazaritzan, abeltzaintzan, zerbitzu-sektoreetan eta industria eta eraikuntzan zentratzen dira.

Elizondoko auzo zaharrean jauretxe eta jauregi asko daude eta horien artean eraikinik nabarmenetako bat Arizkunenea jauregi barrokoa da 1730ean eraikia. Bestetik, Done Jakue eliza ere aipatzekoa da eta Arkitektura erlijiosoari dagokionez Santiago eliza da eraikinik adierazgarriena, XX. mendeko lehen hamarkadetan eraikia.

Elizondoko gastronomia ere nabarmendu behar da, "txuri ta beltza" da platerik tipikoena, bildoski tripekin egindako gisatua. Elizondoko gozo-dendetan hur osoekin egindako txokolateak daude. “Malkorra” gozo-denda oso famatua da herrian eta turisten artean bere txokolate goxoagatik.


Azkenaldi honetan Elizondok nagusitasun handia izan du bere turismoan Dolores Redondoren "Baztango trilogia" izeneko liburuei esker.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: