Bime Live jaialdia urriaren 28an eta 29an ospatuko da BEC!-en (Barakaldo).“Bilbao Bizkaia be basque” eta “Last Tour” dira antolatzaileak, Heineken ekitaldiaren babesle nagusiena izanda. Lau eszenatoki izango ditu jaialdiak kontzertuz betea, aurten musika elektronikoari zuzendutako espazioa utziz. PJ Harvey eta The Chemical Brothers izango dira kartel buruak egun bakoitzeko, hurrenez hurren. Nafarroako taldeen alde ere apostua egingo da, hala nola, Belako, Perlak, Shinoa eta Exnovios izango dira.

Sarreren harira, aukerak daude abonuak edota egun bakarreko sarrerak ateratzeko. Egun baterako sarrerek 40-45 euro bitartean balio dute. Bi egunetako abonuek, aldiz, 75€. Gainera, kanpalekua jarriko dute sarbideak 10€ balio dituena.

Argazkia: Bime Liven eskutik

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: