Marka ederra bota zuen urriaren 23an Bittori Juanikotena baztandar-mexikarrak, Doneztebeko Erreka Tri taldeko kirolariak. Ibizan jokatutako Espainiako Triatloi luzeko txapelketan txapeldun orde izan zen. 4 kilometro igerian, 120 kilometro bizikletan eta 30 kilometro lasterka egiteko 7 ordu eta 35 minutu behar izan zituen eta meritu handiko bigarren postua eskuratu zuen, Kataluniako Dolça Ollé txapeldunaren ondotik eta Gaztela-Mantxako Alba Reguilloren aitzinetik.

Errekako Bittori Juanikotena podiumeko bigarren koxkan. Argazkia: erran.eus

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: