Mosul, Irakeko bigarren hiri nagusia, Estatu Islamikoaren eskuetatik askatzeko erasoa hasi du Irakeko armadak. Irakiar militarrek Estatu Batuetako militarrak, Hego Kurdistango pexmergen eta zenbait milizia xiiten laguntza izango dute.

Haider al-Abadi, Irakeko lehen ministroak, gerrarri buruz esan du, "2016a Estatu Islamikoa gainditzeko urtea da". Erasoa gauzatzeko Mosulgo iparraldetik eta ekialdetik abiatu dira. Hirira bidean 9 herrixka askatu dituzte, AEBko 5200 militarren laguntzari esker. Eraso hauetan "Firat" berri agentziaren arabera, Estatu Islamikoko buruzagi garrantzitsu bat hil dute militarrek.

Mosul leku estrategikoa da Islamiar talde terroristaren kideentzat. Alde batetik, Turkiako eta Siriako mugetatik 120km-ra kokatuta dago eta EIren proiektuaren "globaltasuna" aldarrikatzen du kaliferri bat eraikitzeko asmotan. Beste alde batetik, Estatu Islamikoak kontrolpean duen Siriako bere hirigune nagusirako, Raqqa, komunikazio ezinhobeak dituzte Mosuletik. Horrez gain, Mosul 2014ko udan inbaditu zutenetik funtzesko indargunea bilakatu da bertan 4000-8000 pertsona inguru dituztelako.

Argazkia: David Shub

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: