Gertakizuna Ordizian (Goierri) jazo zen ostegunean, hilaren 28an. Pailazoz mozorrotutako norbaitek 12 urteko neskato bat beldurtu zuen kale ilun batean arratxaldeko azken orduetan. Neskatoak izan zuen erreakzioagatik, gurasoek SOS Deiari deitu behar izan zioten. Ertzaintzak jakinarazi duenez, pertsona honek hainbat mozorro-janzki zeraman, beste gauza batzuen artean, pailazo odoldu baten maskara zeraman.

Estatu Batuetatik eratorritako ohitura hau geroz eta zabalduagoa dago mundu osoan, baina hau lehenengo kasua izan da Mendebaldeko Nafarroan. Espainiako estatuan eta baita ere Europako beste hainbat lekutan ikusi dira beste kasu batzuk.

Pailazoz mozorrotutako gizona Halloweenen, Christine Schmitt, CC lizentzia (Flickr)

Alemanian 16 urteko gazte bati larrialdiko hebakuntza egin behar izan zioten, 14 urteko mutiko bat izutzera zihoanean, mutikoak laban batekin eraso eta gero. Alemanian, gutxienez 370 kasu erregistratu dira. Espainian, Badajozen gazte batek salaketa jarri zuen, esanez honela jantzitako pertsona batek atzetik belaunean giltza zabalgarri batekin eraso ziola. Valentziako Paterna herrian, honelako hainbat kasu izan ziren pasatako asteburuan, eta horregatik, udaletxeak eta baita Poliziak gidalerro batzuk zabaldu ditu jendea honen inguruan lasaitasuna mantentzeko.

Orain, Halloween gauera begira, hainbat mozorro-dendek agortu dituzte dagoeneko pailazo-beldurgarrien mozorroak. Espainiako Poliziak gaia minimizatu du, baina hala ere, ez diote garrantzirik kendu nahi honelako gertakizunei eta horrelako gehiago espero dituztela adierazi dute ere.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: