Poeta Ibiltariak izena duen ekimenak topaketa berria izan du Donostian. Euskal eta galiziar poetek errezitaldia eskainiko dute. Etxepare Euskal Institutuak eta Consello da Cultura Gallegak antolatutako ekitaldia da, Kutxa Kultur ekimenaren babesa duena.

Leire Bilbao, Miren Agur Meabe eta Felipe Juaristi izan dira euskal olerkigintzaren ordezkariak. Gonzalo Hermok, Manuel Rivasek eta Dolores Tembrásek, ordea, galiziar olerkigintza ordezkatu dute.

Bi lurraldeen artean egiten den bigarren topaketa izan da Donostiakoa. Joan den ekainean bi aldeetako olerkariak Santiago de Compostelan (Galizia) egon ziren ekimenaren lehenengo topaketan.



Poeta Ibiltariak kartela - Iturria: Etxepare Euskal Institutua

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: