Frantziar gobernuak Calaiseko errefuxiatuen kanpamendua hustu nahi du, Europako handiena. Gaur goizaldako 8:00etan hasi dira errefuxiatuak haien etxetik ateratzen. Francois Hollanden helburua Calaiseko 7.000 pertsonak Frantzia osoan zehar dauden 450 kanpamenduetan banatzea da. Horretarako banan banan pertsona bakoitzaren kasua aztertuko dute, umeak edo gaixotasunak edukitzea adibidez, eta horren arabera leku batera edo bestera eramango dituzte. Aurreikusita dago egunean zehar 60 autobus irtetzea.

Calaiseko errefuxiatuek ez dute begi onez ikusi kanporatze hau. Horregaitik istiluak izan dira bizilagunen eta poliziaren artean. Calais toki estrategikoa da Erresuma Batura joan nahi duten errefuxiatuentzat. Calais Frantziako iparraldean dagoen hiria da eta bertako errefuxiatuen kanpamenduari "ohiana" deritzo. Bertan bizi diren bizilagunen helburu nagusia Erresuma Batura bidaiatzea da. Alde batetik, errefuxiatu askok familia dute irletan. Beste alde batetik, etorkizunera begira bizitza hobea edukitzeko aukera ikusten dute errefuxiatuek.




Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: