Azkenaldi honetan Mendebaldeko Nafarroako herrialde batek oihartzun handia izan du mundu osan zehar, herri hori Zumaia da "Game of Thrones" telesaiaren grabaketaren leku berria.

Iturria: ORAIN

Zumaia Gipuzkoako ipar-mendebaldeko udalerria da, Urola Kosta eskualdean eta itsasertzean kokatua. 11,28 km2-ko azalera du eta biztanleriari erreparatuta 9.800 biztanle inguru ditu, horien artean %70a euskaldunak izanda.

Hainbat mugakide ditu herrialde honek: Iparraldean Bizkaiko golkoarekin egiten du muga, hegoaldean aldiz, Aizarnazabal eta Zestoarekin. Mendebaldean, Debarekin eta ekialdean Getariarekin.

Naturari dagokionez, kostaldean dagoen Itzurun hondartza aipatzekoa da. Baina herriaren ikur natural nagusia Zumaiako flyscha edo kostaldeko egitura geologiko berezi eta ikusgarria da, mundu osoan bakarrenetarikoa dena.

Iturria: zumaia.eus

Politikari dagokionez, momentu honetan EAJ taldeko Oier Korta da alkatea. Ekonomia alorrean turismoa eta industria nagusitzen dira gehien.

Esan bezala turismoa pieza garrantzitsua da herrian, "Ocho apellidos vascos" filmaren ondoren turismoa asko areagotu da hango eliza batean grabatu zelako filmaren zati bat. Orain "Game of Thrones" Erdi Aroko fantasiazko telesai ospetsuaren txanda heldu da, urriaren 10ean Casting-a egin zen Zumaian 200 gizonen bila eta herritarren erantzuna masiboa izan zen.

Turismoarekin erlazionatutako informazio gehiago jasotzeko: http://zumaia.eus/eu/turismoa

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: