%43ko gorakada izan du "Blabacar" zerbitzuak Errioxan azken urtean. Gorakada honekin 15000 dira Errioxan "Blabacar" erabiltzen duten pertsonak. Datu hauek zerbitzuak espainiar estatuan betetzen duen seigarren urteurrena aprobetxatuz egin dira. Estatu osoan 3.000.000 dira autoa konpartitzen duten pertsonak. Errioxan bidaia laburrak dira ohikoenak; Iruña, Burgos eta Zaragozarekin batzen dituenak batez ere.
Argazkia: Isaaclittori esker Flickr webgunetik

  Gero eta emakume gehiago

Nahiz eta hasiera hasieratik oso paretsua izan den zerbitzua erabiltzen duten gizon eta emakumeen kopurua, 2015arekin konparatuz %4 hasi da emakume erabiltzaileen kopurua, %42etik %46ra pasatuz.

 Bataz besteko adinak ere gora egin du eta honekin batera heterogenotasuna lortu da erabiltzaileen artean. 2010. urtean 24koa zen bataz besteko adina. Orain, 6 urte geroago, 25-35 urte tartekoek betetzen dute erabiltzaileen kopuru handiena.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: