Getaria Ipar Nafarroan kokatzen den herria da. Kontuz ibili behar da ez nahasteko Nafarroako Mendenbaldeko Getaria herriarekin, izen berdina izan arren guztiz desberdinak baitira. Biarritz eta Donibane Lohitzune artean kokatzen den udalerria da, Bidarte parean. 
Azken aurkikunde bat erakusten du erromatarren garain portu bat zegoela iparraldeko Getarian, 1193.urteko dokumentu batzuk aurkitu dira non agertzen den Getaria izena. Getaria arrantzale udalerria da eta XIII eta XV. mendeen artean balearen arrrantza nagusitu zen. 
Hasiera batean, Getaria Bidarte herriaren parte zen, auzo bat zen. Baina 1580. urtean nolabaiteko autonomia lortu zuen, Getariakoa portuaren garrantzia handitu zelako eta 1633. urtean udalerri independientea bihurtu zen. 
Herriaren izena latin jatorria duela hipotesirik jarraituena da. Latin klasikoan, cetaria,  arrain kontserbak egiteko tokiaren izena zen eta bi Getarietan, Mendebaldeko eta Iparraldeko Nafarreko herrietan, arrain kontserbagintzako erromatar instalazioen aztarnak aurkitu dira.

Herriko hondartza erauntsiek milaka turista eta kanpotar erakartzen ditu, udan batez ere baina surf eta arrantza zaletasuna dutenentzat norako oso egokia da. Gaur egun, turismoa da herriko jarduera nagusia. Udalaerriaren %22a euskaldunak dira eta bertako euskalkia lapurterra da.

Mendabaldeko nafarroan kokatzen den Getaria, Zumaia eta Zarautz herrien artean kokatzen da. Gipuzkoako kostako udalerri bat da, Uraola kosta eskualdean. 


Herriak lau auzoz ditu: Askizu, Eitzaga, Meaga eta San Prudentzio. Bestetik, bi hondartza ditu Getariak, biak herrigunetik hurbil: Gaztetape mendebaldean eta Malkorbe ekialdean 
Herriko portua San Anton mendiaren babesean dago. Portuaren kondizio onei esker, 1919an Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundiek larrialdietarako Arrantzaleentzako Aterpe-Ostatu bat gehitu zioten. Historian, Getaria Juan Sebastian Elkano marinelaren jaioterria da, munduari bira osoa eman zion lehena. 

Gaur egun udalerriaren ekonomia sektore nagusiak arrantza, turismoa eta txakolingintza da.XIX. mendearen hasieran bertako biztanleria arrantzan nekazaritzan baino gehiago jarduten zuen, Gipuzkoa osoko txakolin onena lortuz. Getariako Txakolina da txakolinak duen jatorri deiturarik zaharrena, eta Getarian, Aian eta Zarautzen egiten da. Udalerrian 20 jatetxe daude, horietako 16 herrigunean.


San Anton mendia edo Getariako arratoia, Getariako itsasbazterreko mendia eta erdiuhartea da, mendi hegal malkartsukoa. Euskal Herriko itsasertzeko gune ezagunenetariko bat da. Aisialdirako erabilera du nagusiki, hala getariarrentzat, nola kanpotik etorritako bisitarientzat.  Landare mota ugari dituen parke natural interesgarria du.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: