Hendaia, frantseses Hendaye, Ipar Nafarroako bostgarren herririk populatuena da. Txingudiren eskuinaldean kokatuta dago, Bidasoa ibaia itsasoratzen den lekua. Ipar Nafarroako eta Mendebalde Nafarroako mugan eta Frantzia eta Espainia estatuen artean dago. Txingudiko metropoli-eremua osatzen du Irun eta Hondarribiarekin batera, guztira 90.000 bizilagun biltzen dira metropolian.

Hendaiako udalerriak dituen 8 km2 auzo askotan banatuta daude, handienak honako hauek dira:Hendaia Geltokia, Hendaia Hiri-barnea eta Hendaia Hondartza. Gainontzekoak Intzura,Lizardi eta Sopite-Agerria-Erlaitza auzoak dira. Antzinako herrigunea parrokia elizaren inguruan dago. Kanoiek Hendaiako elizari behin baino gehiagotan eraso diote eta 1920an zaharberritu zuten.

XIX. mendean ehunka lagun gutxi batzuk osatutako herrixka zen Hendaia. 1860ko hamarkadatik aurrera hazten hasi zen, eta mendearen bukaeran 3.000 pertsonen langa gainditu zuen. XX. mendean eta XXI. mendearen hasieran hazkundeak ez zuen etenik izan. 1980eko hamarkadan 10.000 biztanle zituen, eta 2013rako ia 17.000 zituen, tamainaz Lapurdiko laugarren gunerik populatuena bihurtuz.

Gaur egun ikastola eta bertso-eskola bana ditu Hendaiak. Berezko euskalkia lapurtera da.





Laetitia LOUBET, Flickr



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: