Hesian taldeak jakinarazi du sare sozialen bitartez diska berria abenduan argitaratuko duela. Taldearen arabera, aurreko bost disken ildoa jarrituko du seigarren honek; pop/rock estiloa alegia. Gaien inguruan, sozialak eta maitasuna ardatz izango ditu. Azken finean, euren bizitzetan, euren inguruan, euren herrian eta gizartean jazotzen diren gertakizunei buruz hitz egin nahi dute.

Kontzertu berezia eskainiko dutela ere iragarri dute. Durangoko Azoka aprobetxatuko dute diska berria aurkezteko eta taldearen 10 urteak ospatzeko.

Argazkia: UKBERRI. NET, CC By lizentziapean.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: