Hungariarren %43a bakarrik bozkatu du gobernuak bultzatutako galdeketan. Bozkatu dutenen %98k kuoten aurka egin dute, baina galdeketa %50eko gutxieneko parte hartzea gainditu ez duenez, erreferenduma baliogabetu egin behar da, legeak ezartzen duen bezala.

Galdeketak Europar Batasunak ezarritako errefuxiatuen kuotak onartzea edo ezeztatzea zuen helburu. Bruselaren arabera, Hungariak 1.294 errefuxiatu hartu beharko lituzke. Victor Orban lehen ministroaren alderdi kontserbadoreak eta beste eskumako alderdiek kuotaren kontra bozkatzera deitu zuten eta ezkerreko oposizioak abstentziorako deia egin zuen.

Hala ere, Victor Orbanek kontsultaren emaitza loteslea izateko konstituzioa aldatzeko prest dagoela adierazi du.


Iturria: Europa Pont, CC by lizentziapean (Flickr)
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: