Uribealdeko Hiruka euskarazko aldizkarian EHUko errektorea elkarrizketatu dute. Hurrengo azaroan izango diren errektore berria aukeratzeko hauteskundeak direla-eta, zortzi urtez errektore izandako Iñaki Goirizelaia elkarrizketatu du astekariak. Iñaki Goirizelaiaren esanetan, EHUko errektore jardun duen etapan, Leioako campuseko liburutegian langile bat hil zeneko momentua izan zen unerik "txarrena". Goirizelaiak ez du bere burua aurkeztu errektoretzako hauteskundeetara, eta etorkizunean bere burua Ingeniarien Eskolan ikusten du irakasle moduan. Goirizelaiari galdetuta aurtengo berritasunei buruz, errektoreak nabarmendu du ikasturte honetarako ikasketa eskaintza aldetik, Irakasle Eskolan hiru hizkuntzatan emango duten gradua martxan jarri dutela, ikasleen partetik erantzun oso ona jaso duena.

Iñaki Goirizelaia. Argazkia: Wikipedia
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: