Umore ukitudun ipuin hiperlaburren bilketa egin du Karlos Linazasoro idazle tolosarrak (Mendebaldeko Nafarroa) bere azken argitalpenean Trilogia hiperlaburra izenburupean. Liburuak hiru atal ditu: Lehenengoa, Puntako orduetan izenburuarekin, bigarrena, Fobien liburua eta azkena, Kaxako umea. Aipatu bezala, guztiek dute idazlearen umorearen eta ironiaren zertzelada propioa.

                                                                   Iturria: Berria.eus

Idazleak adierazi duenez, nobelari protagonismoa kentzeko lehian ari da hainbat urtetan zehar "laburrera" jotzen, honen ustez, poesian, ipuin labur zein hiperlaburretan eta afanrismoetan aurkitzen baita benetako literatura. Xabier Mendiguren editoreak berriz, Linazasororen lanak Woody Allenen filmekin konparatzen ditu, guztiz "errekonozibleak" baitira honen aburuz.
Amaitzeko, bizitzak idazteko ikuspuntuan ere eragina izan duela dio Linazasorok, lehen krudeltasuna atzean uztea lortu baitu esandakoaren arabera.


Liburuaren lapurpen txikia ikuskatzeko eta erosteko aukera Elkar argitaletxearen webgunean aurkitu daiteke.





Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: