Iruñeko Sarasate etorbideko eraikin bat okupatzea leporatuta atxilotu zituzten hiru gazteei ez diete epaiketa azkarrik egingo; bitartekaritza penala ezarri die Iruñeko 2. Instrukzio Epaitegiko epaileak. Hiru atxilotuen abokatuek egin zuten eskaera hori, eta Ministerio Fiskalak proposamena onartu egin du.

Dozenaka lagun, Sarasate Etorbidean asanblada orokorra egiten. Argazkia: sustatu.eus 

Eraikina okupatzea leporatuta, hiru gazteei autoritatearen aurka eraso egitea egotzi diete. Gainera, horietako biri ondasun higiezinen usurpazio delitua leporatu diete.

Gertaera urriaren 8an izan zen. hIREKIn kolektiboak kale horretako 13. zenbakiko eraikina okupatu zuen, "indarrean dagoen etxebizitza-merkantzia eredua" salatzeko asmoz. Eraikina hutsik zegoen.

hIREKIn kolektiboak ohar baten bidez azaldu duenez, eraikina okupatu zuen "etxebizitza bezala erabili ahal izateko". "Egungo sistemak lagunen aurkako indarkeria erabiltzen du, etxebizitzaren bitartez", adierazi du kolektibo horrek, "eta horren aurrean, ez dugu jabetza pribatuaren agindua bete nahi, eta okupazioaren zilegitasuna aldarrikatzen dugu".

Atxilotutako gazte gazte bakoitzari hamabost hilabeteko kartzela-zigorra ezartzea eskatu du Fiskaltzak. Halaber, ondasun higiezinen usurpazio delitua eta autoritatearen aurkako erasoa dela eta 2.250 eta 900 euro bitarteko zigorrak ezartzeko eskaera egin du.









Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: