"Juego de Tronos" telesailaren grabaketa abiarazi dute Zumaiako hondartzan. Itzurun izena duen hondartzan grabatuko dituzte telesailerako irudi berriak, eta bertan egongo dira telesaileko bi protagonistak, Kit Harington eta Peter Dinklage.

Goizean goiz hasten dira grabatzen eta goizetik seguritate langile guztiak sakabanatuta daude. Hondartza guztiz itxita egongo da publikoarentzat eta inguruko mendietatik baita seguritateko langileak egongo dira.

Urriaren 29ra arte egongo dira Zumaian grabatzen eta hurrengo egunetan, Barrikan eta San Juan de Gaztelugatxen egongo dira beste irudi batzuk hartzen.

Zumaia - Egilea: Roberto Latxaga, CC Atribution lizentziapean, Flickr



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: