Egun hauetan Bizkaiko kostaldean egon dira Game of Thrones telesailaren hainbat aktore ezagun, zenbait eszena grabatzen. Peter Dinklage (Tyrion Lannister), Kit Harington (Jon Snow), Liam Cunningham (Ser Davos) eta beste hainbat aktore ikusi ahal izan ditugu kostata Bilboko hainbat guneetan, adibidez Mina jatetxean, baita ere Bakioko hondartzan eta oraingoan, San Juan de Gaztelugatxen.

Gune hauetara gerturatu diren hainbat jarraitzaileek itxaron duten momentua iritxi zen atzo: Khaleesi (Emilia Clarke) eta Jon Snow batera agertzea. Zurrumurruek diotenez, eszena hau oso garrantzitsua izango litzateke telesailean, bi pertsonai hauek "Burdinezko tronua"ren alde batera borrokatuko luketeelako.

Game of Thrones, twlpzdeeauxilia, CC lizentzia (Flickr)

Hurrengo egunetan, telesaileko aktoreek beste eszena batzuk filmatuko dituzte Zumaiako Itzurun hondartzan, produktoreak aukeratutako hirugarren eszenatokian, hain zuzen ere.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: