Nami Kaneko izan da Etxepare-Laboral Kutxa sariaren
irabazlea, Kirmen Uribe idazle ondarrutarraren “Mussche” lana japonierara itzultzeagatik.
Itzultzaileaz gain, Hakusuisha argitaletxeak ere jaso du saria, egindako
sustapen plangintzarengatik.
Etxepare-Laboral Kitxa saria iaz egin zen lehen aldiz,
eta honen funtsa euskaraz idatzitako argitalpen baten itzulpenak saritzea da,
euskarazko lanen hedapena helburu duelarik.
Iturria: Etxepare Euskal Institutua
Kirmen Uribek idatzitako liburua erosteko, Elkar argitaletxearen webgunera jo daiteke, liburuaren fitxa ikuskatzeko aukera izateaz gain. Bestalde, Hakusuisha argitaletxeak argitara ateratako liburuaren aurrerapena ikusteko aukera ere badago.
Egizu iruzkina:
0 comments: