Hilaren 27an Quiton (Ekuador) bilduko dira publikoki ELN gerrillako negozialariak eta Kolonbiako Gobernukoak, bakearen oinarriak jartzen hasteko. Negoziazio prozesua bermatzeko, Kuba, Venezuela, Ekuador, Txile, Brasil eta Norvegia azaldu dira prest, beraz, negoziazio taldeak herrialde horietan elartzen joango dira.

Santos presidentea, Timchenko gerrillaria eta Raul Castro Kubako presidentea
Negoziazio taldeak elkartzen direnean, hilabete bat beteko da FARC gerrillaren eta Kolonbiako Gobernuaren arteko bake ituna sinatu zenetik. Askoren ustez, ELNrekin bake akordioa lortzea FARCekin lortutakoa osatzea izango litzateke, horrela jende gehiagok bakea baietatzeko. 

Gerrillak jada bahituta zituen hiru pertsona askatu ditu, Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordearen arabera. Izan ere, Gobernuak bahitutako pertsona guztiak askatzea jarri du baldintzatzat, horregatik espero da laister bahitutako guztiak askatzea.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: