Lesaka Ekialdeko Nafarroako udalerri bat da, Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldean (Bortziriak) dagoen eskualdeen artean bigarrena da. Lesakak mugakide ditu iparraldean Irun (Gipuzkoa); hegoaldean Goizueta, Arantza eta Igantzi; ekialdean Bera eta Etxalar; eta mendebaldean Oiartzun (Gipuzkoa). 

Gaur egun Lesakak 13 auzo ditu eta herriguneak bi zati ditu, Onin errekak bereiziak: Legarrea eta Pikuizelaia. Bi zati hauek lehian egon ziren  XV. mendean bake hitzarmena sinatu zuten arte, eta horren ondorioz Sanfermin egunean zubigainekoa dantzatzen dute bake hitzarmen haren adierazgarritzat.

ITURRIA: diariovasco.com
Lesakako udalaren arabera, 2015ean 2742 biztanle inguru ziren 54,7 Km² dituen herrialde honetan, hau da, 51 biztanle/Km²-ko. Bestetik, eskualde honetako  klima epel-hezea da. Herri honek hainbat bertsolari famatu ditu, baina lesakar ospetsuenak Julian Iantzi telebista aurkezlea eta Estitxu Fernandez bertsolaria, irrati esataria eta telebista-aurkezlea dira.

Lesaka oso famatua da bere Sanfermin partikularrak dituelako, beraz Sanferminak ez dira Iruñan soilik ospatzen. Bi herrietan egun berean hasten dira festak, uztailaren 6an, ordu berean, 12:00etan, eta modu berberean, udaletxetik botatako txupinazo batekin. Jai giro handia nabaritzen da San Ferminetako asteburuan eta jendea bertara joaten da bigantzak ikustera, festaz gozatzera eta habar. Lesakako sanferminak ez dira Iruñekoak bezain ezagunak, eta, beraz, aukera ona dira festaz gozatzeko jende-pilaketarik gabe. Gainera, Lesakako tradizio ikusgarrienetako bat ikusteko aukera duzu: ezpata-dantzariak. Urtean egun bakar batean, uztailaren 7an, dantzan aritzen diren Lesakako dantzariak.

ITURRIA: diariovasco.com


Hala ere, Lesaka ez da famatua Sanferminengatik soilik, "Venezia txikia" deiten diote hainbat zubik herria osatzen dutelako. Hona hemen EITB-ko  'De Lo Bueno, Lo Mejor' saioan agertutako erreportajea.



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: