Egoera ekonomikoa eutsiezina dela esan dute komunikabideko langileek, eta urriaren 19an eten zuten urte eta erdiko ibilbidea izan duen Nafar Telebistaren emisioa Ekialdeko Nafarroan.

Nafar Telebista.jpg
Julian Iantzi eta Susana Erroz NTBren kartel aurrean. Argazkia: Nafar Telebista.

Susana Erroz kazetariak eman zuen albistea, urriaren 19an, 14:30ean. "Inoiz eman nahiko ez genukeen albistea ematera gatoz. Nafar Telebista itzali egingo da datozen orduotan. Egoera ekonomikoa eutsiezina da, eta ezin dugu gure lanarekin jarraitu", esan du.

Lan-taldea atzean zuela, Errozek kamera aurrean eskerrak eman zizkien ikusleei, proiektua babestu duten iragarleei eta parte hartu duten kolaboratzaile guztiei. Horiekin guztiekin egunero lan egitea "plazerra" izan dela eta hedabidea ixteko erabakia "pena handiz" hartu dutela azpimarratu zuen.

Egitasmoa berriro martxan jarriko duten itxaropenarekin, "gero arte" esanez amaitu zuen. "Behin betirako agurra ez izatea eta proiektua berriro martxan jartzea espero dugu. Agurrik ez, gero arte", esan zuen aurkezleak.

Abian Komunikazioa enpresak jarri zuen martxan hedabide elebiduna Nafarroan, iazko maiatzean.

Twitterren elkartasun mezuak bata bestearen atzetik etorri dira, #nafar_telebistaetiketarein.





Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: