AXA Fundazioak 65 argazkik osatzen duten erakusketa abiatu du Portugaleten eta Getxon. Besteak beste, Zubi Esekiaren magalean. Bertan, Lurreko natura basatiena erakutsi nahi da. Bestetik, kontzientzia helburua dago. Hau da, natura eta ingurumena zaintzeko behar den begirunea transmititu nahi dio ikusleari. Horretarako, desagertzeko zorian dauden hainbat animali espezien argazkiak adierazi dituzte.

Argazkiak Steve Bloomek ateratakoak dira, eta Joaquín Araujo naturalistak hautatu ditu. Gehitu behar da Lunwerg editorialak argazkiak gauzatu dituela. Erakusketa azaroaren 30era arte egongo da ikusgai Getxo eta Portugaleteko pasealekuetan.

Hartz polarrak
Argazkia: Uxue Martin. Barneko argazkia: Steven Bloom. 
Hartz arrea
Argazkia: Uxue Martin. Barneko argazkia: Steven Bloom. 
Bale konkorduna
Argazkia: Uxue Martin. Barneko argazkia: Steven Bloom. 
Orangutana
Argazkia: Uxue Martin. Barneko argazkia: Steven Bloom.
Panda hartzak
Argazkia: Uxue Martin. Barneko argazkia: Steven Bloom. 
Erakusketa Portugaleteko pasealekuan
Argazkia: Uxue Martin.



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: