Justizia eta Garapenaren Alderdiak irabazi ditu Marokoko Parlamenturako hauteskundeak. Islamistek hauteskundeak irabazteaz gain, beste alderdiekiko aldea handitu dute. Legebiltzarreko 395 eserlekuetatik 125 lortu dituzte, duela 5 bost urte baino hemezortzi jesarleku gehiago.

PJDren ondoren, PAM Benekotasunaren eta Modernitatearen Alderdia kokatu da 102 diputaturekin.. Gero, Istiqlal alderdiak 46 eserleku lortu ditu, beste 37 diputatuak RNI Independenteen Berrelkartze Nazionalak eskuratuz.

Marokoko politika sistema konplexua da, Mohammed VI.a erregeak botere asko duelako eta hainbat ministeritza kontrolatzen dituelako. Horrenbestez, oso zaila da alderdiek erreforma iraultzaileak bideratzea ezta koalizioetan ere. Parlamentuaren antolaketa ere bestelakoa da 3 multzo handitan banatzen direlako eserlekuak. 395 jesarlekuetatik 305 hauteskunde zerrendatik aukeratzen dituzte, 60 emakumezko hautagaientzat eta azken 30ak, 35 urtetik beherakoentzat. Legebiltzarreko bozetan PJD nagusitu da multzo guztietan. Alderdi Islamistak 2011ko Udaberri arabiarrearen ondoren, oposiziotik gobernura iristea lortu zuen.
Argazkia; Javier Otazu EFE



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: