Sopela Mendebaldeko Nafarroan kokatuta dagoen udalerri bat da, 8,42km2 ko azalera duena.  Tamaina handiko herria ez izan arren, Sopelan 2014an egindako azken erroldak biztanleria 13061 pertsonetan zehaztu zuen. Herri honek muga egiten du Getxorekin mendebaldean, Berangorekin Hego Mendebaldean, Urdulizekin Hegoaldean eta Ekialdean eta Goierrirekin Ipar-ekialdean. Esan beharra dago ere, Urdulizekin Santa Marina haitza partekatzen duela.

Jendea Sopelan noiztik bizi den zehazki inork ez jakin arren, Bizkaiko herri zaharrenetariko bat dela uste da, historiaurreko aztarna ugari aurkitu direlako. Horretaz aparte, erromatar inperioaren zeramikazko hainbat material aurkitu dira ere, San Pedroko elizaren inguruan.



Sopelak lau hondartz ditu: Arrietara, Atxabiribil, Meñakoz eta Barinatxe. Azkenengo hau La Salvaje izenaz ezaguna da ere, hondartz nudista delako. Sopelako hondartzak olatu handiko hondartzak dira, horregatik surfa eta itsasoarekin erlazioa duten kirolak garrantzi eta bultzada handia dute. Arrietara hondartzan Peña Txuri surf eskola dago, noizean behin hainbat txapelketa eta ekitaldi antolatzen dituena.

Hala ere, surfa ez da Sopelan praktikatzen den kirol bakarra. Garrantzi handikoak dira ere futbola, (Ugeraga Futbol Taldea), saskibaloia (Ugeraga Saski), pala eta eskupilota besteak beste.

Azkenik, politika arloan, EAJ-k garaipena lortu zuen 2015eko azkenengo hauteskundeetan. Garaipen horren ostean, Gontzal Hermosilla Ramosek lortu zuen Sopelako alkatetza.










Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: