Biarritz edo Miarritze Lapurdiko kostaldeko udalerri bat da. Ipar Nafarroan kokatzen den kostako herria da. Surfistei asko erakartzen die herri hau, olatu bikainak dituelako eta horregatik bihurtu da ospetsua herria. Baionarekin eta Angelurekin batera, BAB eskualdea osatzen du.
Miarritze zein Biarritz izenak Euskaltzaindiak onartzen ditu, hala ere herria Biarritz moduan ezagunagoa da.
Biarrizko momumenturik aipagarriena natura bera da.
Lehen arrantzan oinarritutako ekonomia bazuen ere, egun Baiona-Angelu-Biarritz gune metropolitarrean bere kokapena dela eta ekonomia modernoa du.
Biarritzek, Baiona eta Angelurekin BABko aireportuaren kudeaketan parte hartzen du.
Udalerriko aktibitate ekonomi garrantzitsuenak: Bainuetxe turismo, kirola (golf, surf eta errugbi), talasoterapia eta industria (Séguier, frantsesezko argitaletxea eta Dassault Aviation, Falcon hegazkinetarako fuselajearen fabrikatzailea).
Flickr, JDAMI
Flickr, Joel Lachaise
Flickr, Vandekaart
Egizu iruzkina:
0 comments: