Turkiako IMC Telebista Internet-en

Pasa den ostegunean, Turkiako gobernuak 12 hedabide ixteko agindu zuen dekretuz, "propaganda terrorista" zabaltzea leporatuz, IMC TV barne. Telebista kate hau, Recep Tayyip Erdogan presidentearen gobernuarekin oso kritikoa den kate bat da eta Kurdistanen gertatzen ari den gatazka hurbiletik jarraitzen du. Hayatin Sesi izeneko beste telebista kate kritikoaren itxieraz informazioa zuzenean ematen ari zirela sartu da polizia katearen estudioan hau ixteko, hainbat kazetari atxilotuz.

Recep Tayyip Erdogan
Aurtengo uztailaren 15ean Turkian izandako estatu kolpe saiakeraren ondoren, hilabete horretako 20an larrialdi egoera ezarri zen. Turkiako prentsa elkarteen arabera, geroztik, Erdoganen gobernuak 100 kazetari baino gehiago atxilotu ditu, 775 kazetariri prentsa akreditazioa kendu die eta 2.300 kazetarik euren lana galdu dute gobernuaren erruz.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: