Tutera, gazteleraz Tudela, Hego Nafarroan kokatuta dagoen udalerri bat da. Herri honek muga egiten du Castejon eta Arguedasekin iparraldean, Cintruenigorekin mendebaldean Fustiñana eta Ribaforadarekin ekialdean eta Albitas, Murchante eta Cascanterekin hegoaldean. Egindako azken herri erroldak dioenez, Tuterak dituen 215km2  -etan zehar, 25.258 biztanle bizi dira, probintziako bigarren herri jendetsuena izanik, Irunearen ostean.


Historiari dagokionez, Tuteran aurkitu egin dira Burdin aroko zeramikazko hainbat material, Nafarroako herriaren hazkunde garaikoak. Aurkikuntz hauek Europako Burdin Aroko aurkikuntz garrantzitsuenetarikoak dira. Horretaz aparte, Neolitikoko silexeko hainbat material aurkitu dituzte Ebroko ibaiadarra den Quilesen inguruan. Bestalde, erromatar inperioko hiribilduen arrastoak aurkitu dira ere, Ramaleteko hiribilduan.


Turismodeborja webguneari esker zuenganatua

Tuterak Bardeetako Natura Parkea partekatzen du nafarroako eta zaragozako beste herri batzuekin. Natura parke honek, 41.845 hektareetako eremua hartzen du, 45km iparraldetik hegoaldera eta 24km mendebaldetik ekialdera. Bardeetako Natura Parkea 1999an Parke Natural izendatu zuten eta urte bat beranduago, 2000 urtean, UNESCOk biosfera erreserba izendatu zuen. Horretaz aparte, Tuteran hainbat eraikin erlijioso daude ikusgai, Tuterako Katedrala, Santa Maria Madalena eliza, San Jorge eliza eta ikaskuntzaren eliza, besteak beste.

Tuterako pertsonai ilustreen artean famatuena Ismael Urzaiz da. Ismael Urzaiz 1971ko urriaren 7an jaio zen Tuteran. Urzaizek Real Madrid, Celta, Rayo Vallecano, Salamanca eta Espanyoletik pasa ostean, Athletickera heldu zen, bilboko klubaren legenda bihurtzera ailegatuz. Urzaizek 116 gol sartu zituen 11 denboraldietan, talde zuri-gorriaren bederatzigarren golegile historikoan bilakatuz.


El Desmarque Bizkaia webguneari esker zuenganatua


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: