Twitter sare soziala, microblogging plataforma da, hau da, blogetan ez bezala, labur idazten dira mezuak eta erreferentziak 140 karaktere baino gutxiagotan. Jendeak informazioak eta irudiak eta bideoak txiokatzen ditu. Eta hori dagigun artean, beste batzuek birtxiokatu egin ditzakete gure txioak. Txio arrunt baten itxura honakoa izan daiteke:



Bestalde, zuzeneko mezuak ere bidal daitezke erabiltzaileen artean, baldin eta biak elkarren jarraitzaileak baldin badira. Horretarako erabiltzen den sigla DM da (Direct Message) eta txioaren hasieran jartzen da, ondoren mezu osoa idatziz.

Hona hemen Twitter mikroblogging sistemari buruzko gida eta baliabide interesgarriak berriemaileentzat. Zuen irakasleak prestatu dituen lotura interesgarriak doazkizu ondoko lerroetan:

1. Kazetarientzako gida  Twitter erabiltzeko.
2. Berriemaileentzako Twitter Gida Mashable webgunean.
3. JournalistToolbox.org  guneko baliabideak.
4. 10 praktika bikain kazetarientzat Twitter baliatuz (Reportr.net, Alfred Hermida)
5. Twitter berriemaileentzat  (Berkeley.edu). Kurtsoa da.

Ondoren, ikusi ingelesez dagoen bideo hau, oso ondo azaltzen duena zein den Twitterren funtsa.


Eta amaitzeko, zaharra izan arren, Twitter hitz sinplez azaltzeko bere garaian ospetsua izan zen bideoa ikusi ahal duzue hemen behean.



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: