Urduliz mendebaldeko nafarroako udalerri bat da, Uribe Kostan kokaturik dagoena. Udalerri honek 7,8km2 ditu eta hainbat herrialde ditu mugakide gisa, hala nola, Barrika eta Plentzia Iparraldean, Berango eta Erandio hegoaldean, Gatika eta Laukiz ekialdean eta Sopela eta Berango mendebaldean. 2015 urtean egindako azken erroldak Urdulizko biztanleria 4055 pertsonetan zehaztu zuen.


Urduliz azken urte hauetan aldaketa nabariak jasan dituen herria da. Hasteko, 2008an Iparralde Futbol Zelaia inauguratu zen, Urduliz Futbol Taldearen “etxe” berria. Horren ostean, 2009an Urdulizko Skate Park-a berriztatu zuten, hainbat hobekuntza eginez. Azkenik, 2014an Urdulizko ospitalaren eta Urdulizko metro geltoki berriaren obrak hasi ziren. Gaur egun ospitalaren hainbat zerbitzu eskuragarri egon arren, 2017rarte ezin izango dira ospitalaren zerbitzu guztiak erabili.


Electricidad guria webguneari esker zuenganatua
Urduliz, bere mugakide gehienak ez bezala, hondatzarik gabeko udalerria da. Gainera, Urdulizek Santa Marinako haitza partekatzen du Sopelarekin, bi herrialdeen arteko mugan baitago. Urdulizeko eliza Santa Marina du izena, Santa Marina haitzaren behekaldean dagoelako.
Bidelagun eskalada webguneari esker zuenganatu


Urte bateko tartean Urdulizko herritarra den Sabin Merino ezezaguna izatetik famatua izatera pasa da, Athletic Clubeko jokalari bilakatu zelako. Sabin Merino pasadan urtean Bartzelonaren aurkako Supercopako partidan debutatu zuenetik 43 partida jokatu ditu zurigorriekin, guztira zazpi gol eskuratuz.


Azkeneko udal hauteskundeetan EAJ atera zen garaile Urdulizen. Hortaz geroztik Javier Bilbao da Urdulizeko alkatea.




Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: