Urtarrilaren 14rako deialdia egin du Sarek, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko erakundeak. 'Euskal presoak Euskal Herrira! Giza Eskubideak, Ebazpena, Bakea!' lemaren barnean antolatuko da mobilizazio berri hau. Mobilizazio handi honen bitartez “inflexio puntu bat” sortzeko helburua dauka erakundeak. Plataformak antolaturiko ekitaldi jendetsuena izan ohi da urtarrileko mobilizazioa. Mobilizazioa gaurko eguerdian aurkeztua da Bilboko Udaletxearen aurrealdean.

Sarek antolaturiko mobilizazioa. Iturria: ELA sindikatua, CC lizentzia.


Deialdia 2017ko urtarrilaren 14rako egin da, arratsaldeko 17.30tarako zehazki. Sarek antolaturiko mobilizazioak Casillatik hasita hiriburuko kale garrantzitsuenetako batzuk zeharkatuko ditu egun horretan presoen eskubideak defendatuz. Helburu zehatz batekin burutu dute gaurko deialdia: "Alde anitzeko konpromisoak piztuko dituen sugar moduko bat izan dadila, bai maila orokorrean, baita maila lokalean ere. Jardun-eremu edota alor bakoitzean".

Urtarrilaren 14a inflexio puntu batean bilakatzea lortu nahi du Sare erakundeak, nahiz eta urriaren 15ean Donostian buruturiko ekitaldiaren garrantzia azpimarratu duten. Era berean, une berri hau aprobetxatzeko deialdia luzatu du presoen eskubideen aldeko plataformak, azken aldian politika arloan gertaturiko aldaketei erreferentzia eginez. Gogorarazi dute gehiengo absolutua ez duen gobernu berri baten aurrean egoteak gauzak guztiz aldatzen dituela, indar politiko anitzei indar gehiago emanez. Sarek urtarrilaren 14ko ekitaldian parte hartzeko gonbidapena “gizarte osoari” luzatu dio gaurkoan: "Eragile sozial, politiko eta sindikal guztiei, instituzioei, eta oro har, pertsona orori.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: