George Pell australiar kardinala eta Egoitza Santuko finantza arduraduna galdekatu egin zuen aurreko astean Australiako poliziak Erroman, 1976 eta 2001. urteen artean pederastia delituak leporatuz. Kardinalak 75 urte ditu eta bi gizonek 1970eko hamarkadan Pellengandik abusuak jasan izana salatu dute. Aldi berean, hirugarren batek, elizgizona hainbat gazteren aurrean biluzik ikusgarri jarri izana salatu du.

George Pell Kardinala
2002an ere pederastia delituak leporatu zizkioten kardinalari, baina oraingoan bezala, akusazio guztiak ezeztatu zituen eta azkenean errugabe atera zen. Bestalde, Vatikanotik adierazi dute Pellek poliziarekin kooperatzen jarraituko duela, bere errugabetasunean sinetsiz.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: