Matias Mujikak François Villon poeta paristarraren Testamentua euskarara itzuli du. Antton Olanok berriz, Pere Calders Kataluniako idazlearen Hemen du atseden Nevaresek ipuin antologia euskaratu du. Lanak, Erein eta Igela argitaletxeen elkarlanaren fruitu izan dira.

                                      François Villon. Iturria:Bibliodesreveurs,blogspot



                                          
                                            Pere Calders. Iturria: Haranova.net



Villonen obra eukaratzeko intentzioak aspaldi finkatuta zeuden baina, ez ziren egikaritu duela bizpahiru urtera arte, Mujikak lan horri ekin arte hain zuzen. Olanok itzulitako obra berriz, hamahiru ipuinek osatutako bilduma da eta denek dute umorea, sarkasmoa eta ironia adierazgarritzat.

Literatur Unibertsala bildumak 1990ean eman zitue bere lehen haziak literatura unibertsaleko lanak euskarara hurbiltzeko xedez, eta gaur egun arte 169 liburu daude irakurgai euskaraz.






Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: