Konpainia handien webek Interneteko Dyn izeneko hornitzailearen aurkako ziber-atakeen ondorioak jasan dituzte. Enpresa horien artean Twitter dago, zeinek lehengo ekainean 313 milioi erabiltzaile baino gehiago zituen eta horiekin 602 milioi irabazi zituen. Orain ordea, hazteko arazoak ditu enpresak eta 2016an zehar 187 milioi euroko galerak izan ditu.

Twitterrek esan duenez, bere zerbitzua ez zen erabilgarri egon bi ordutan zehar munduko zenbait lekutan “DNS zerbitzailearen erantzunean arazoak egon zirelako”.

Ziber-atakeareen ondorioak jasan dituzten gainerako enpresak Amazon, Netflix, Paypal, CNN, The New York Times, Boston Globe, Financial Times, The Guardian, Spotify, Reddit, Airbnb, The Verge eta Ebay dira, besteak beste.

                                      

                                         

                                                             Irudia: Google imagenes
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: