Ziburu ipar nafarroan  dagoen udalerria da. Donibane Lohitzuneko badian kokatuta dago. Izena zubi eta buru hitzen kontrakziotik datorkio. Frantziako jakobinoek, euskarazko toponimoak itxural­datzeko joera nabarmena baitute, Ciboure erabil­tzen dute lehen herriguneari deitzeko.

Ziburuko kaleetan ibiltzea benetako gozamena da: Agorreta, Pocalette, Iturritza, Ravel... alboetan euskal arkitekturako ohiko etxeak.

Untsin eta Urdazuri ibaiak igarotzen dira udalerritik, azken honen gaineko zubiagatik datorkiola izena herriari. Udalerriak bi hondartza ditu: Zokoa eta Ziburukoa.

Zokoa Ziburuko auzoa da, Donibane Lohizuneko badiaren mutur batean dena. Zokoa Ziburuko herriari loturik egon da betidanik. 1638an Zokoako portuan, eta XVIII. mende hasieran Zokoako gotorlekua Henrike III.a Nafarroakoaren aginduz. Zokoako gotorlekuaren oinetan bi senaia txiki, hondar finekoak, eta kirola egiteko eta aisial­dirako erabili ohi den portua daude. Bigarren Mundu Gerran alemanek portu horretan itsaspekoen base bat jarri zuten.


Tomas Ortega, Flickr

Arrano, Flickr

Rob's Flickr

Rob's, Flickr
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: