Argazkia: Rodrigo Amorim; Flickr webgunetik aterata; CC by lizentziapean
Ismael Villani 13 urteko Logroñoko gazte batek, Cuca Gamarra alkatesarekin batzea lortu du, Twitter bidez berarekin harremanetan jarri ostean. Gaztea, irailean Logroñon ireki zuten "skate park" berrian txapelketa bat antolatu nahi zuelako jarri zen harremanetan alkatesarekin. Eta baita lortu ere! Abenduaren 10ean, 13 urteko mutil koxkor batek Logroñoko Skate Plazako lehen txapelketa antolatuko du.

Skater gazteak alkatesarekin kontaktuan ipintzeko besterik ez zuen ireki Twitter kontua. Azaroaren 14ean egindako bere lehen txioan, alkatesari zuzendu zitzaion jada. Antolatu nahi zuen kirol ekintzaren berri emanaz. Berehala jaso zuen erantzuna, hitz ordua onartuz. Hitz orduaren ordua zehaztea gehiago kostatu zitzaion gazteari, ordea. Lehen txioa egin eta 3 egunera jaso zuen erantzuna egunean bertan biltzeko, azaroaren 17an. Umeak hasiera batean txapelketa azaroaren 30erako antolatu nahi zuen arren, esan bezala abenduaren 10an izango da azkenean.

Hauxe izan da 13 urteko gazteak eta alkatesak Twitter bidez mantendu zuten lehen elkarrizketa:




Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: