Ehiztari talde batek, 163 kiloko basurde bat ehizatu du Lizarrako Merindadean. Gertakizunak, sare sozialak asaldatu ditu, izan ere, basurde ehiztari zaharrenen artean diotenez, duela 30 urtetik ez ziren horrelako piezak ikusten. Basurdeak txakur bat hil eta beste sei zauritu zituen bera akabatu aurretik.

Larunbatean ikusi zuen lehen aldiz basurdea ehiztari talde batek, baina, 3 txakur zauritu ostean, ihes egitea lortu zuen basurdeak. Zauritua izan zen ordea. Biharamunean beste talde batek ikusi zuen Jurramendin. Horiei ez zien ihes egin. Hori bai, 4 txakur zauritu zituen tiroz hil haurretik. Horietatik bat hil egin zen azkenean gainera.

Argazkia: @SalimosdeCaza; Twitterretik aterata

Esan beharra dago, tamaina handiko beste basurde bat harrapatu zutela atzo. Araban oraingoan, Kanpezun. Hau Jurramendiko basurdea baino txikiagoa zen arren, bazituen bere 143 kiloak. 90 kilo izaten dira normalean basurde ar heldu baten pisua. 
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: