Martxoaren 30ean abituko da Korrikaren edizio berria Otxandiotik. Hamaika eguneko itzulia eman ostean Iruñera helduko da lekukoa, bertan lekukoa irakurtzeko. 20. Korrika omenaldiz beteriko edizioa izango da eta AEK izango da, beste urte batez, Korrikaren antolatzailea.

19. korrikaren argazkia. Iturria: Aiaraldea Komunikazio Leihoa, CC lizentzia


 “Batzuk” izango da Korrikaren edizio berri honen leloa. Hitz elkarketa batetik sorturiko leloa izango du Korrikak, hau da “bat” eta “zuk” hitzen artean eraikiriko elkarketa. Horrela azaldu du Asier Amondok, Korrikaren zuzendariak, lelo berri honen zergatia: "Hizkuntza, kultura, mundu 'bat' sendotzeko bidean, 'zuk' ere bat egin dezakezu, zeuretik, zeure hizkuntz aberastasuna eta kultur aniztasun unibertsala bizi ditzazun: ikasiz, erabiliz, ahalbidetuz",

 20. Korrika omenaldiz beteriko ekimena izango da. Duela 40 urte Korrika izeneko ekimena sortu zutenei omenaldia egin nahi zaie "euskalgintzaren, euskal kulturaren eta euskararen erreferentzia" bihurtu den egitasmoa sortzeagatik. 20. Korrikaren aurkezpena Donostiako San Telmo Museoan egin dute, euskararen alde korrika egiten duen ekimen honen nondik norako nagusiak aurkezteko.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: