Mankomunitateak debalde eskaintzen du aukera eta matrikulazioa %57,8 igo da aurten.

Ikasturte berria hasi da euskaltegian eta ikasle kopuruak nabarmen egin du goiti. Guztira 70 ikaslek eman dute izena euskaltegian eta iaz 45 ikasle izan ziren. Beraz, 25 ikasle gehiago izanen dira ikasturte honetan. Hazkundea ez da nolanahikoa, %57,8koa hain zuzen ere. Igoera gehien bat lehenbiziko urratsean sumatu da, non 21 ikasle berri izanen baitiren. Berako 37 ikasle, Lesakako 21, Etxalarko 7, Igantziko 6 eta Arantzako alerik ere ez da ikasturte honetan.

Duela hamar ikasturteko datuetara bueltatu da Bortzirietako euskaltegiko matrikulazio kopurua.
Argazkia: www.erra.eus

2013an ehun lagunetik gora gogoeta prozesu batean parte hartu zuten Bortzirietan; hurrengo urteotarako euskararentzako erronkak eta lehentasunak zehazteko. Herritarren euskalduntzeari eta alfabetatzeari zegokionez, helburu hau adostu zen bertzeak bertze: euskalduntze-alfabetatzea unibertsalizatzea, prestigiatzea eta zabaltzea.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: